Apirilaren 7ko datuak: Koronabirusa Euskal Herrian

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 7a, 13:08

Datuen eguneraketa egin dute gaur eguerdian, Hego Euskal Herrian. 28 kasu positibo berri izan dira Gipuzkoan (1.560 guztira), eta pertsona bakarra hil da atzotik. EAEn 211 dira kasu berriak, eta 38 hildakoak, azkeneko 24 orduetan. Gaur ere ez da positibo berririk, Hernanin eta Astigarragan.

Nafarroan, berriz, 124 dira kasu berriak, eta 3.355 guztira; hildakoak 202, atzo baino 15 gehiago.

Datuen grafikoak ikusgai daude beherago, lurraldeka eta eskualdeka.

 

Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroakoak 11:30etan eman dituzte, eta 124 izan dira positibo eman dutenak; hildakoak, berriz, 15 gehiago dira. EAEri dagokionez, Osakidetzak eguerdiko 13:00etan eman ditu datu berriak: 211 kasu gehiago daude, eta 38 pertsona hil dira.

Atzo baino proba gehiagoren datuak eman dituzte gaurkoan EAEn, baina positibo berrien gorakada ez da nabarmena izan. Denera 9.021 positibo dira orain, atzo baino 211 gehiago. Hildakoak, berriz, atzo baino 38 gehiago dira, eta 586 hildako daude guztira.
Gipuzkoan atzo baino gutxiago izan dira kasu berriak, 28, eta guztira 1.560 herritarrek eman dute positibo orain arte. Horietatik, 349 daude ospitalizatuta, atzo baino lau gehiago. Eta pertsona bakarra hil da azkeneko 24 orduetan; orain arte guztira, 82.

 

Urumea bailarari dagokionez, atzoko albiste onak errepikatu dira: ez da kasu berririk izan gaur ere, ez Hernanin eta ez Astigarragan. Beraz, oraindik ere 33 dira positibo emandakoak Hernanin, eta 7 Astigarragan.

Nafarroako datuei dagokienez, 3.355 dira Koronabirusarekin gaixotutakoak, atzo baino 124 gehiago. Okerragoak dira hildakoen datuak: 15 izan dira azkeneko 24 orduetan, eta orain 202 dira guztira. Une honetan, 1.488 gaixo daude ospitalizatuta, atzo baino gehiago, eta horietatik 124 UCIn. 421 dira dagoeneko alta jaso dutenak; atzotik 41 lagunek.

Bizkaian atzokoen oso antzekoak izan dira datuak: 114 kasu berri izan dira, atzo bezalaxe, eta 4.717 dira guztira. Heriotzak, berriz, 26 izan dira, atzo baino bi gehiago, eta dagoeneko 292 dira hildakoak. Araban, ordea, gorakada izan da kasu berrietan: 69 kasu berri izan dira (36 izan ziren atzokoan), eta guztira 2.744 gaixo daude orain. 11 lagun hil dira azkeneko 24 orduetan, eta 201 guztira.

 

Erlazionatuak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!