Badator eskolara buelta, eta prest daude herriko dendak

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 30a, 00:00

Iritsi da eskolarako materiala prestatzeko unea, eta Hernaniko eta Astigarragako zenbait dendak eskaintza oparoa edukiko dute: Urbieta Kopiak, Hiru arropa denda, Ori@ informatika denda, Elkar, Pelotadenda eta MON paperdenda.

 

Udara bukatzear dago, eta badator ikasturte berria, badator eskolara buelta. Herriko dendak prest daude eskolarako materialen aukera zabala eskaintzeko. Hala nola, Hernaniko Urbieta Kopiak, Ori@ informatika denda, Hiru arropa denda, Elkar, Pelotadenda, edota Astigarragako MON paperdenda. 

Komertzio hauetan, eskolara bueltatzeko behar diren zenbait material aurkitu ditzakete herritarrek, besteak beste, koadernoak, boligrafoak, karpetak, informatikako materiala, udazkenerako arropa...

Kurtso hasiera

Bailarako haur eta gazte gehienek ikasturte berria hasiko dute irailean, eta ziklo bakoitzak behar ezberdinak izaten ditu, eta beraz, material eta zerbitzu aukera ezberdinak ere. Bailaratik ateratzeko beharrik ez da izango aurten ere, herriko komertzioak prest baitaude behar hauei erantzuteko. Zeni ez dio ilusioa egiten boligrafo, koaderno edota kamiseta berri bat estreinatzea eskolako lehen egunean? Zein ez da egoten urduri kurtso hasierako lehen egunak datozen honetan? Kurtso berria behar bezala hasteko tentuz irakurri hurrengo laukitxoetan eskaintzen den informazioa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!