Kurtso berrirako behar dutena, MON paperdendan

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 30a, 00:00

Eskolarako behar den guztia prest, Astigarragako MON paperdendan.

Astigarragako MON paperdendan, eskolara itzulera egiteko behar den material guztia aurkituko dute herritarrek. Kurtso berriarekin batera, materiala berritzeko unea iristen da, eta ikasleek egunerokotasunean beharko dituzten materialak erosteko toki aproposa da MON.  

Estilo ezberdinetako motxilak, agendak eta koadernoak aurkituko dituzte ikasleek. Irakurzaleak direnentzat, liburu sorta ere eskaintzen dute. Horrez gain, plastifikatze lanak ere egiten dituzte, guztia kalitate eta prezio onean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!