Ikasleek kurtsoan zehar behar duten guzti-guztia eskuragarri, Elkarren

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 30a, 00:00

Denetik topatu daiteke Hernaniko Elkar dendan.

Ikasturtea ate joka den honetan, kurtsoan zehar beharko duten material guzti-guztia topatuko dute ikasleek Elkarren. Dendan bertan dagoenaz gain, askoz ere produktu sorta zabalagoa daukate aukeran, dendan bertan eskatu dezaketena edo online erosi. Eskuliburuetatik hasi eta motxiletara, den-dena dago aukeran, eta maila guztietarako, baita unibertsitate ikasketetarako ere. Laster abiatuko diren hizkuntza eskoletarako eskuliburuak ere badauzkate bertan.

Gainera, material gehigarria ere eskaintzen dute Elkarren; tartean, jolas hezitzaileak. Gero eta gehiago erabiltzen dituzte pedagogiarako, haur txikiek zein koxkorragoek. Laster argitaratuko du Elkarrek, urtero bezala, jolas hezitzaileen gida.

Eta materiala bertan erosten duenak, promozio polita topatuko du orain: eskuliburuak Elkarren erosteagatik, deskontuak izango dituzte papelerian: koadernoak, motxilak, kalkulagailuak, errotulagailuak... Den­­­detan eta online dago eskuragarri kanpainaren gida.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!