Informatikako punta-puntako materiala aurkitu daiteke, Oria informatika dendan

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 30a, 00:00

Informatikako material ugari eskaintzen ditu, Oria informatika dendak.

Gaur egun beharrezkoa da ordenagailuen erabilpena, eta hezkuntzan ere, gero eta garrantzi haundiagoa hartu du informatika munduak. Horregatik, Oria informatika dendak zenbait zerbitzu eskaintzen ditu, tartean, etxeko ordenagailuak garbitu eta formateatzeko zerbitzua eskainiz, ikasturte berrian ordenagailuek arazorik gabe funtzionatzeko. Eta horrez gain, zenbait material eta produktu dituzte saltzeko, hala nola, webcam-ak, portatilak...

 

Alokatzeko, ordenagailuak

Oria informatika dendan, salmentez gain, ordenagailuak alokatzeko aukera ere eskaintzen dute. Eta nabarmendu dute «sinpleak zein konplexuak» diren programak eta beharrezko edozein euskarri  informatiko ere instalatzen dituztela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!