Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak.
Nafarroan positibo berri bakarra izan da azken 24 orduetan, PCR testen bidez. Eta horrela, 5.300 dira PCR bidezko positibo guztiak, orain arte. Test serologikoen emaitzen berri ez dute eman, azken egunetan. Gainera, laugarren egunez jarraian, ez da hildakorik izan azken 24 orduetan ere. Hortaz, guztira, 515 jarraitzen dute izaten. Alta jaso dutenak, berriz, 6.270 dira orain arte; horietatik 258, azken 24 orduetan.
EAEri dagokionez, 6 positibo berri izan dira, PCR bidezko testetan. PCR testak eta serologikoak batuz, berriz, guztira, 19.967 positibo dira orain artekoak. Hildakoak, ordea, 10 izan dira azken 24 orduetan EAEn, eta guztira, dagoeneko 1.553 dira orain arte. Sendatuei dagokienez, 16.656 dira, atzo baino 109 gehiago. Beste lau gaixo ospitaleratu dituzte, baina ZIUn 24 dira orain, atzo baino hiru gutxiago.
Gipuzkoan ez da positibo berririk erregistratu azken 24 orduetan ere, PCR testei dagokienez, eta beraz, 2.313 dira oraindik ere, PCR bidezko positibo guztiak.
Gipuzkoan positiborik izan ez denez, gaur ere ez dira aldatu herriz herrikako datuak, eta berdin jarraitzen dute Urumea bailaran: Hernanin 60 dira positiboak, eta Astigarragan 20.
EAEko beste bi lurraldeei dagokienez, hiruna positibo berri erregistratu dira Araban eta Bizkaian, PCR testen bidez. Eta beraz, Araban 3.013 dira guztira, PCR bidez detektatutako positiboak; eta Bizkaian 7.613.