Ekainaren 1eko datuak: Koronabirusa Euskal Herrian

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 1a, 13:28

Datuen eguneraketa egin dute gaur eguerdian, Hego Euskal Herrian.

Gipuzkoan, berriz ere, ez da kasu positibo berririk izan PCR testen bitartez, eta aurretik izandako positibo faltsuren bat tarteko, 2.313 dira guztira orain arteko positiboak (atzo baino bat gutxiago). Gipuzkoan bakarrik ez, EAE osoan ere ez da kasu berririk izan PCR testen arabera; eta PCRak eta serologikoak kontuan hartuz, guztira 19.833 dira kasu positiboak, orain arte. Hildakorik ere ez da izan azken 24 orduetan EAEn, eta 1.541 hildako dira guztira, oraindik ere. 

Herriz herrikako datuei dagokionez, Hernanin eta Astigarragan datuek berdin jarraitzen dute, ez baita postibo berririk identifikatu Gipuzkoa osoan. Hortaz, Hernanin 60  dira positiboak, eta Astigarragan 20.

Nafarroan, berriz, 7 izan dira PCR bidez erregistratutako positibo berriak; eta orain arte, 5.294 dira, PCR bidezko positibo guztiak (test serologikoen bidez detektatutakoak ez daude kontatuta). Hildakorik ez da izan azken 24 orduetan ere, eta beraz, orain arte 515 izan dira guztira. Sendatuei dagokienez, 5.963 dira; horietatik 93 azken 24 orduetan.

Datuen grafikoak ikusgai daude beherago, lurraldeka eta eskualdeka.

 

Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 7 izan dira positibo eman dutenak, PCR testen bidez; serologikoen berri ez dute eman. Horrela, PCR bidezko orain arteko positiboak 5.294 dira. Test mota guztiak batuz, berriz, larunbatekoa da azkeneko datua, eta guztira 9.234 ziren. Hildakorik ez da izan azken 24 orduetan ere, eta guztira, 515 dira orain artekoak. Alta jaso dutenak, berriz, 5.963 dira orain arte; horietatik 93, azken 24 orduetan. 

EAEri dagokionez, ez da positibo berririk izan, PCR bidezko testetan. PCR testak eta serologikoak batuz, berriz, guztira, 19.833 positibo dira orain artekoak. Hildakorik ere ez da izan azken 24 orduetan EAEn, eta guztira, 1.541 dira orain arte. Sendatuei dagokienez, 16.510 dira dagoeneko, atzo baino 11 gehiago. Bost gaixo ospitaleratu dira, eta ZIUn, 29 dira orain, atzo baino bi gehiago.

Gauzak horrela, Gipuzkoan ez da positiborik erregistratu, PCR testei dagokienez, eta positibo faltsuren bat tarteko, atzo baino bat gutxiago da orain PCR bidezko positibo guztien kopurua: 2.313. 

 

Gipuzkoan positiborik izan ez denez, ez dira aldatu herriz herrikako datuak ere, eta berdin jarraitzen dute Urumea bailaran: Hernanin 60 dira positiboak, eta Astigarragan 20.

EAEko beste bi lurraldeetan, aldaketarik ez da izan: Bizkaian 7.610 dira PCR bidezko positiboak; eta Araban 3.006 dira guztira, orain arte.  

 

Erlazionatuak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!