Maiatzaren 31ko datuak: Koronabirusa Euskal Herrian

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 31a, 16:07

Datuen eguneraketa egin dute gaur eguerdian, Hego Euskal Herrian.

Gipuzkoan, berriz ere, ez da kasu positibo berririk izan PCR testen bitartez, eta, beraz, 2.314 dira gaur ere, guztira, orain arteko positiboak. EAEn 5 izan dira kasu berriak PCR testen arabera  eta serologikoak kontuan hartuz  guztira 19. 820 dira kasu positiboak, orain arte, esan bezala,  PCR eta serologikoak batuz. Hildakoak berriz  5 izan dira azken 24 orduetan EAEn, eta 1.541 hildako dira guztira, azken egunetan Eusko Jaurlaritzak helarazitako datuei klinika pribatuetakoak gehitu ondoren. 

Herriz herrikako datuei dagokionez, Hernanin eta Astigarragan datuek berdin jarraitzen dute, ez baita postibo berririk identifikatu, Hernanin 60  dira positiboak, eta Astigarragan 20.

Nafarroan, berriz, datuak emateko modua aldatu dute, eta PCR bidez erregistratutako positiboen berri eman dute; 9 positibo berri izan dira, eta beraz, PCR bidezko orain arteko positibo guztiak, 5.287 dira. Ez dute eman PCR bidez eta test serologikoen bidez erregistratutako positibo guztien daturik; denak batuta, atzo arte 9.234 ziren. Hildakorik ez da izan azken 24 orduetan, beraz, orain arte 515 izan dira guztira. Sendatuei dagokienez, 5.870 dira guztira, 248 gehiago  azken egunean.

Datuen grafikoak ikusgai daude beherago, lurraldeka eta eskualdeka.

 

Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 9 izan dira positibo eman dutenak, PCR testen bidez. Serologikoen berri ez dute eman. PCR bidezko orain arteko positiboak 5.287 dira. Test mota guztiak batuz, berriz, atzora arte, guztira 9.234 ziren. Hildakorik ez da izan azken 24 orduetan, eta guztira, 515 dira orain artekoak. Alta jaso dutenak, berriz, 5.870 dira orain arte. 

EAEri dagokionez, 5 izan dira positibo berriak, PCR bidezko testetan, eta serologikoak batuz, guztira, 19.820 positibo izan dira orain artekoak. Hildako 5 izan dira azken 24 orduetan EAEn, eta guztira, klinika pribatuetako datuak Eusko Jaurlaritzak orain arte emandakoei gehituta, 1.541 dira. Sendatuei dagokienez, 16.499 dira dagoeneko, atzo baino 45 gehiago. Bi gaixo ospitaleratu dira, eta ZIUn, 27 dira, atzo bezala.

Gipuzkoan gaurkoan, ez da positiborik erregistratu, PCR testei dagokienez, eta beraz, 2.314 dira guztira, orain artekoak. 

Bost hildako izan dira azken 24 orduetan  Euskal Autonomia Erkidegoan, baina ez da zehatzu non. 

 

Herriz herrikako azkeneko datuek berdin jarraitzen duten, izan ere, Hernanin 60 dira positiboak, eta Astigarragan 20.

Bizkaian 3  kasu berri izan dira gaur ere, eta 7.610 dira guztira, orain. Araban, 2 positibo berri erregistratu dira eta guztira 3.006 dira orain arte.  

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!