Maiatzaren 30eko datuak: Koronabirusa Euskal Herrian

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 30a, 13:03

Datuen eguneraketa egin dute gaur eguerdian, Hego Euskal Herrian.

Gipuzkoan, berriz ere, ez da kasu positibo berririk izan PCR testen bitartez, eta, beraz, 2.314 dira gaur ere, guztira, orain arteko positiboak. EAEn 7 izan dira gaur ere kasu berriak PCR testen arabera  eta serologikoak kontuan hartuz  guztira 19. 807 dira kasu positiboak, orain arte, esan bezala,  PCR eta serologikoak batuz. Hildakoak berriz  5 izan dira azken 24 orduetan EAEn, eta 1.536 hildako dira guztira, azken egunetan Eusko Jaurlaritzak helarazitako datuei klinika pribatuetakoak gehitu ondoren. 

Herriz herrikako datuei dagokionez, Hernanin eta Astigarragan datuek berdin jarraitzen dute, ez baita postibo berririk identifikatu, Hernanin 60  dira positiboak, eta Astigarragan 20.

Nafarroan, berriz, positibo berriak gora egin dute, izan ere 75 izan dira, test guztiak batuz; PCR bidezkoak eta serologikoak batuta; orain arte 9.234 dira guztira. Hildako bakarra egon da azken 24 orduetan, beraz, orain arte 515 izan dira guztira. Sendatuei dagokienez, 5.622 dira guztira, 180 gehiago  azken egunean.

Datuen grafikoak ikusgai daude beherago, lurraldeka eta eskualdeka.

 

Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 75 izan dira positibo eman dutenak, test mota guztiak batuz; eta guztira 9.234 dira. Hildako bakarra izan da azken 24 orduetan, eta guztira, 515 dira orain artekoak. Alta jaso dutenak, berriz, 5.622 dira orain arte. 

EAEri dagokionez, 7 izan dira positibo berriak, PCR bidezko testetan, eta serologikoak batuz, guztira, 19.807 positibo izan dira orain artekoak. Hildako 5 izan dira azken 24 orduetan EAEn, eta guztira, klinika pribatuetako datuak Eusko Jaurlaritzak orain arte emandakoei gehituta, 1.536 dira. Sendatuei dagokienez, 16.454 dira dagoeneko, atzo baino 123 gehiago. Gaixo bat ospitaleratu da, eta ZIUn, 27 dira, atzo baino bi gehiago.

Gipuzkoan gaurkoan, ez da positiborik erregistratu, PCR testei dagokienez, eta beraz, 2.314 dira guztira, orain artekoak. 

Bost hildako izan dira azken 24 orduetan  Euskal Autonomia Erkidegoan, baina ez da zehatzu non. 

 

Herriz herrikako azkeneko datuek berdin jarraitzen duten, izan ere, Hernanin 60 dira positiboak, eta Astigarragan 20.

Bizkaian 6  kasu berri izan dira gaur ere, eta 7.607 dira guztira, orain. Araban, poritibo bakarra egon da eta guztira 3.004 dira orain arte.  

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!