Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak.
Nafarroan 5 izan dira positibo eman dutenak, PCR testen bidez, azken 24 orduetan. Horrela, PCR bidezko orain arteko positiboak 5.299 dira. Test serologikoen emaitzen berri ez dute eman, azken egunetan. Hildakorik ere ez da izan azken 24 orduetan ere, eta dagoeneko hiru egun dira segidan, hildakorik gabe. Hortaz, guztira, 515 jarraitzen dute izaten, guztira. Alta jaso dutenak, berriz, 6.012 dira orain arte; horietatik 49, azken 24 orduetan.
EAEri dagokionez, 4 positibo berri izan dira, PCR bidezko testetan. PCR testak eta serologikoak batuz, berriz, guztira, 19.894 positibo dira orain artekoak. Bi hildako izan dira azken 24 orduetan EAEn, eta guztira, 1.543 dira orain arte. Sendatuei dagokienez, 16.547 dira dagoeneko, atzo baino 37 gehiago. Beste hiru gaixo ospitaleratu dituzte, eta ZIUn 27 dira orain, atzo baino bi gutxiago.
Gipuzkoan ez da positibo berririk erregistratu azken 24 orduetan ere, PCR testei dagokienez, eta beraz, 2.313 dira oraindik ere, PCR bidezko positibo guztiak.
Gipuzkoan positiborik izan ez denez, gaur ere ez dira aldatu herriz herrikako datuak, eta berdin jarraitzen dute Urumea bailaran: Hernanin 60 dira positiboak, eta Astigarragan 20.
EAEko beste bi lurraldeei dagokienez, Araban erregistratu dira 4 positibo berri horiek, eta beraz, 3.010 dira une honetan, guztira, PCR bidez detektatutakoak. Bizkaian, aldiz, ez da aldaketarik izan, eta 7.610 dira PCR bidezko positiboak, orain arte.