Festa, karaokea, dantza, umorea, mokadua...
Sarrera 8 eurora, 18 urtetik beherakoentzako 4 eurora. 54 urte dituzu. Kintakoen bazkaria, aspaldiko partez. Iluntzeko zortziak, hiru kubata gorputzean. Nostalgiko jarri zara. Gogoratzen eskolako jolastokian nola aritzen zineten? Edo elkarrekin joan zineten lehen Kilometro haiek? Ez, zuk ere ez dituzu oso ongi gogoratzen, parte batzuk behintzat... Nostalgiak ausardiari egingo dio bidea, eta sekula egingo ez zenukeen zerbait egitera animatuko zara. Antzerki eta esketxak uztartuta, umore ona eta algarak beti lagun.
Aukeratutako proiektu arkitektonikoen erakusketa eta herritarren partaidetza eraikin publikoetan. Hernanin erroldatutako 16 urtez gorako herritarrek parte hartu dezakete.
Astigarte elkarteko arte tailerretan ikasturtean zehar sortutako lanen erakusketa. Ekainaren 5ean erakusketaren bisita gidatuaren ondoren “Cadaver exquis” tailerra eskainiko da, 17:30etan. Adin guztientzat da eta izena eman behar da Erriberako harreran ekainaren 4ra bitarte.
15:30etan 12-17 urte artekoek; 17:00etan 18-30 urte artekoek. Izenematea: labur.eus/udakokirolikastaroak