Kendu dute zuhaitza eta garbitu dute errepidea, Aranoko bidegurutzean

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 5a, 18:26

Goizean erori da zuhaitza, Aranoko bidegurutzetik oso gertu.

Goizean eroritako zuhaitzaren arrastorik ez dago Hernanitik Goizuetarako errepidean, eta bidea zabalik dago.

Goizeko haize bolada gogorrek eta euri zaparradek eraginda, zuhaitza erori da, 09:30ak aldera, Hernani eta Goizueta arteko errepidean, Aranora igotzeko bidegurutzetik oso gertu, Hernaniko aldera. Eta zuhaitza bertatik kentzeak nahi baino lan gehiago eman duen arren, kendu dute dagoeneko, eta garbitu dute errepidea, Fernando Goia Goizuetako Suhiltzaile parkeko arduradunak Kronikari jakinarazi dionez. Dagoeneko ez dago zuhaitzaren arrastorik, bidean. Hortaz, errepidea libre dago, eta zirkulazioa normaltasunez dabil bertatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!