Bidea egin dute kotxeentzat eta furgoneta txikientzat, baina oraindik ezin izan dute zuhaitza kendu

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 5a, 12:38

Bidea libratzeko lanetan aritu dira orain arte. Argazkia: Goizueta Info

Zuhaitza erori da goizean, Hernanitik Goizuetarako errepidean, Aranora igotzeko bidegurutzetik oso gertu. Errepidea oztopatu du alderik alde, eta bidearen zati bat libratu badute ere, oraindik ezin izan dute zuhaitza kendu.

Haize bolada gogorrak eta euri zaparrada haundiak ari dira izaten protagonista gaur goizean, eta horren ondorioz, zuhaitza erori da Aranora igotzeko bidegurutzetik gertu, 09:30ak aldera. Hori horrela, moztuta egon Hernanitik Goizuetara joateko errepidea, puntu horretan, goizetik eguerdira. Izan ere, bidea alderik alde hartu du zuhaitzak. Bidegurutzetik Hernani aldera dago eroritako zuhaitza.

Berehala bertaratu dira Goizuetako Suhiltzaileak, zuhaitza kendu eta errepidea libratzeko. Lortu dute bide zati bat garbitzea, eta zuhaitzaren azpitik pasatzeko tokia egitea. Kotxeak eta furgonetak pasa daitezke une honetan, baina kamiorik ez oraingoz. Izan ere, zuhaitza moztu eta bertatik kenduko duten langileen zain daude une honetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!