Hernani-Goizueta bidea moztuta dago Aranoko kruzean, zuhaitz bat erori dela eta

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 5a, 09:53

Zuhaitza erorita, Aranora igotzeko bidegurutzetik gertu.

Kaxeta inguruan erori da zuhaitza, Aranora igotzeko bidegurutzetik oso gertu, eta errepidea oztopatu du alderik alde. Goizuetako Suhiltzaileak bertara bidean dira, zuhaitza kentzeko.

Haize bolada gogorrak eta euri zaparrada haundiak ari dira izaten protagonista gaur goizean, eta horren ondorioz, zuhaitza erori da Aranora igotzeko bidegurutzetik gertu. Hori horrela, moztuta dago Hernanitik Goizuetara joateko errepidea, puntu horretan. Izan ere, bidea alderik alde hartu du zuhaitzak. Bidegurutzetik Hernani aldera dago eroritako zuhaitza.

Goizuetako Suhiltzaileak oraintxe abiatu dira bertara bidean, zuhaitza kendu eta errepidea garbitzeko, zirkulazioa berriro martxan izan dadin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!