Atzoko Kronikan zehaztu bezala, konfinamendu egoera arintzen hasteko 0 fasea hasia da, eta gaurtik aurrera, garraio publikoan maskarillak erabiltzea derrigorrezkoa izango da. Zehaztutako ordutegietan kirola egin eta paseatzera ateratzeko aukera ere badute, dagoeneko, herritar guztiek, baina atzoko Kronikak jartzen zuen egunean ordubetez atera daitekeela kalera, eta hori ez da horrela; zehaztutako ordutegian egin behar da, baina ez dago denbora mugarik.