BETERRI-BURUNTZA

Arreta zerbitzua, eragile sozioekonomikoei

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 16a, 00:00

Beterri-Buruntzako Udalek, «eskualdeko eragile sozioekonomikoen bidelagun izateko», eta enpresa eta autonomoek jasango duten krisiaren inpaktua gutxitzeko, beterriburuntza.eus sortu dute; eta bertan berrituko dute informazioa uneoro, hartzen diren neurri publiko eta dirulaguntzen inguruan. Arreta zerbitzua webgunean bertan eskainiko dute. Telefonoz ere egin daiteke: 943 30 42 21, eta 699 692 175 COVID-19arekin lotura duten gaiak kontsultatzekoa. 

Erlazionatuak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!