Denborapasak

Bertsotan, Kronikarekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 31a, 00:00

Xuban Uria izan da bertsoa botatzen aurrenekoetakoa.

Koronabirusari aurre egiteko ezarritako berrogeialdia arintzeko denborapasak argitaratu zituen Kronikak larunbatean, eta horien artean, bertsoak botatzeko proposamena.

Ama lurra edertu da azken astean hasierarekin, eta zortziko txikian, proposamenak bidali daitezke whatsappez 688 660 714 zenbakira.

Dagoeneko batzuk jaso dira: Xuban Uriarena kronika.eus webgunean entzun daiteke. Xare Sarasolak beste hau proposatu du:
Ama lurra edertu
da azken astean,
loreak ta txoriak
dabiltza parkean,
guk berriz egon behar
etxeko atean,
birus txar hau ondotik
joan bitartean.

Erlazionatuak

Lehiaketa, herritarren proposamenekin

Kronika - Erredakzioa 2020 mar 18 Urumea

Lehiaketa, herritarren ideiekin

Kronika - Erredakzioa 2020 mar 25 Urumea

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!