COIVID-19 Koronabirusari aurre egiteko ezarritako konfinamendu egoera dela-eta, herritarrak berrogeialdia pasatzeko ekintzak egiten ai dira. Kasu batzuetan, emanaldiak prestatzen ari dira, herritarrei balkoitik edota internet bidez eskaintzeko. Beste kasu batzuetan, norberak egiteko erronkak proposatu dituzte.
Horien guztien berri jasoko du Kronikak, bere webguneko 'Koronabirusa etxetik' izeneko atalean, eta lehiaketa jarriko du gero, martxan. Zure proposamenak bidali ditzakezu Kronikako telefono mugikorrera, whatsapp bidez: 688 660 714.
Kronikak webgunean eta sare sozialetan partekatuko ditu burutazio eta proposamenak, eta berrogeialdia bukatzean, lehiaketa jarriko du martxan, egin diren proposamenen artean herritarrek gustukoena aukeratu dezaten.
Erromeria, Txantxilla auzoan
Adibideetako bat, hauxe: Txantxilla auzoan txistulari bat balkoitik jotzen aritzen da, eta erromerian dantzan aritzen dira beste bizilagunak, nor bere balkoitik.