Itxialdian herritarrak berrogeialdia pasatzeko ekintzak egiten ari dira. Kasu batzuetan, emanaldiak prestatzen, herritarrei balkoitik edota internet bidez eskaintzeko. Beste kasu batzuetan, norberak egiteko erronkak proposatu dituzte. Horien guztien berri jasoko du Kronikak, bere webguneko Koronabirusa etxetik izeneko atalean, eta lehiaketa jarriko du gero, martxan. Zure proposamenak bidali ditzakezu Kronikako telefono mugikorrera, whatsapp bidez: 688 660 714. Webgunean eta sare sozialetan partekatuko dira eta berrogeialdia bukatzean, lehiaketa egingo da gustokoena aukeratzeko.