KronikaKide kanpaina

Zer da Kronikakide izatea?

Kronika Dobera Euskara Elkarteak sortutako komunikazio proiektua da. Kronikakide izatea bailarako euskarazko kazetaritza babestea da,  kalitatezko egiten lagunduz. Gure komunitatearen parte izatea da, honen kontzeptua errotzea, euskararen normalizazioa sustatzea eta herrigintzaren aktibazioa lortzea alegia.

Kronikakide izateagatik hainbat abantaila dituzu:

  • Kronika PDFan irakurtzeko aukera.
  • Abantailak eta deskontuak Urumea bailarako zenbait komertziotan.
  • Zozketa esklusiboetan parte hartzeko aukera.
  • Lehentasunak bailarako ekintza eta ekitaldietan.
  • %50eko deskontua zoriontzeetan.
  • Onura fiskalak errenta aitorpenean, Kronika lehentasunezko jarduera delako.
  • Kronikaren hemerotekara sarrera.

Urteko kuota 30 euro da (2,5€ hilean)

 

Aipatu bezala, Kronika Dobera Euskara Elkartearen egitasmo bat da, eta horrenbestez, Kronikakide izateaz gain, Dobera Euskara Elkarteko bazkide izateko aukera ere badago. Honakoak dira Doberako bazkide izateko arrazoiak eta bazkide izateak dituen onurak: 

 

Kronika Dobera Euskara Elkartearen egitasmo bat da, eta horrenbestez, Kronikakide izateaz gain, Dobera Euskara Elkarteko bazkide izateko aukera ere badago. Honakoak dira Doberako bazkide izateko arrazoiak eta bazkide izateak dituen onurak: 
 
 

BAZKIDE ZERGATIK?

 

HERNANI EUSKALDUNTZEN JARRAITZEKO:

Kontzientziak astinduz: Euskarak etorkizunik izango badu, hiztunok hala erabaki dugulako izango da.

  • Erabilera sustatuz: Herrian %70 euskaraz bizitzeko gai gara, erabilera sustatzen lagundu behar dugu.
  • Eskaintzak aberastuz: Euskarazko aisialdi.
  • Komunitatea indartuz: Euskararen aldeko ekimenak zabaltzen laguntzeko.

Herriko Euskara elkartean parte hartzeko: herriko euskara elkartean hartzen diren erabakietan parte hartu ahal izateko eta ekarpenak egiteko aukera izateko.

 

ZE ONURA DITU BAZKIDE IZATEAK

  • Hernaniko komunitate euskaltzalearen parte izango zara.
  • Buletinen bidez informazio zuzena eta eguneratua jasoko duzu.
  • Nahi duzun hartan zure ekarpena egiteko aukera izango duzu.
  • Gure ekimenetan eta produktuetan deskontuak izango dituzu.
  • Kronikakide izatearen abantaila guztiak ere izango dituzu.
  • Onura fiskalak errenta aitorpenean, Dobera Euskara Elkartea lehentasunezko jarduera delako %30.