Ezohiko batzarra egin zuen Dobera Euskara Elkarteak, Kronikaren egoerari buruz. Bertan erabaki zen, besteak beste, bazkideen lantalde bat osatzea, Kronikak epe motzera hartu beharreko erabaki eta lan ildoetan laguntzeko, eta epe ertain-luzera begira jartzeko. Hori horrela, datorren astelehenean, martxoaren 9an, izango da lantalde hori osatzeko aurreneko bilera: arratsaldeko 19:00etan, Biteriko sukalde gelan. Bertara gonbidatu dituzte zerbaitetan laguntza edo aholkularitza emateko prest dauden bazkide guztiak.