Agustinetan 22 lokal komertzial berri egin dituzte eta denak hartuta daude. Lekurik haundiena Eroskik hartu du eta otsailerako zabaltzeko asmoa du. Hala ere, lehenengo komertzioa Eguberrietarako zabalik egongo da. Bestalde, Udalak Udaltzaingoaren egoitza nagusia Agustinetan jartzeko asmoa du. Gainerakoan, obra osoa bukatzeko zorian dago. Konbentua berritzeko lanak bukatuta daude eta mon jak bueltatu dira. 69 etxeak ere bukatuta daude, eta urbanizazio lanik haundienak aste honetan bukatuko dituzte. Hotelaren ordez, beste 16 etxebizitza dituzte egitekoak.