'Esne martxa'

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 26a, 12:46

Esne sektorearen eta esnearen duintasunaren aldeko mobilizazioa izan zen abuztuaren 25ean, Euskal Herriko Nekazarien Elkartasunak (EHNE) eta Euskal Nekazarien Batasunak (ENBA) antolatuta. Kronikako langileok baserritarrekin hitz egiteko aukera izan genuen, eta traktoreetako batean egin genuen ibilbidea, beraien testigantzak gertutik bizitzeko eta biltzeko helburuz. 

Goizeko 11:00etan abiatu ziren Urbil merkatal zentrotik eta, Hernanitik pasata, Galarretan amaitu zuten ibilbidea, prentsaurreko batekin. Besteak beste, Lidl, Mercadona eta Todo Todo supermerkatuen aurretik pasa ziren esnezaleak, bozina joaz, aldarrikapenak egiteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!