Konponketak gaur amaitzea espero dute

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 24a, 12:04

Tuberi bat lehertu zen joan den larunbatean, Larramendin. Ur isuria izan zen auzoan, eta, ondorioz, Udaltzaingoak ura moztu zuen ordu batzuetarako. Azken egun hauetan, konponketa lanetan aritu dira udal langileak, eta aparkalekuak hesituta egon dira. Dena den, udaltzainek azaldu dutenez, gaurko guztia garbituta eta konponduta egotea espero dute. Eta, beraz, aparkalekuak ere erabilgarri egongo dira. 

 
 
 
Erlazionatuak

Tuberia bat lehertu zen atzo, Larramendin

Kronika - Erredakzioa 2021 abu 22 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!