Tuberia bat lehertu zen atzo, Larramendin

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 22a, 00:00

Hesitu egin dute eremua, astelehenean guztiz konpontzeko. 

Atzo goizean, Larramendi kalean tuberia bat lehertu zen, eta horrek ur isurketa ekarri zuen. Udaltzainak gertaera jazo eta berehala hurbildu ziren leherketa gunera errepideko trafikoa kontrolatzeko. Horrez gain, auzoan ura moztu zen leherketagatik. Orduak aurrera, udaleko langileek ur isuria etetea lortu zuten, eta hesitu egin dute eremua, astelehenean guztiz konpontzeko.  

Erlazionatuak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!