Tuberia bat lehertu da Larramendin eta auzoa urik gabe dago

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 21a, 11:31

Momentu honetan, tuberia lehertzeak ekarri duen ur isuri kantitatea jaitsi egin da. Udaltzainak lanean dabiltza, egoera kontrolatu nahian. 

Goizeko 10:00ak inguruan gertatu da gertaera. Larramendi kalean, tuberia bat lehertu da eta horren ondorioz  ur ugari isuri da aldapan behera. Ur isuria dela eta, Larramendi auzoan ura moztu da, eta udaltzainek ez dakite noiz itzuliko den. Hala ere, azaldu dute kontrolpean dagoela egoera. 

 

 

Goizeko 10:00ak inguruan lehertu da tuberia. 
Ur ugari isuri da lehertzearen ondorioz.
11:30ak inguruan ur isuria gutxitu egin da. 
Udaletxeko langileek lanean jarraitzen dute. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!