Kultura

Ainara Ortegaren emanaldia hemen, klik batera

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 8a, 18:55

Arratsaldeko 19:30etan ikusi ahal izango da Ainara Ortega musikari hernaniarraren emanaldia. Ekainaren 19ra arte, asteazken eta ostiraletan izango dira saioak, interneten, Hernani Kulturak antolatutako online programazioaren barruan.

Udalak online kultur programazioa jarri du martxan, maiatza eta ekaineko asteazken eta ostiraletarako.

Saio bakoitza egun eta ordutegi jakin batean jarriko du Udalak ikusgai, Hernaniko Udalaren YouTube kanalean eta Hernani Kultura sailaren sare sozialetan. Horiek aurkitzeko zailtasunak dituenak, Kronikan bertan ikusi ahal izango ditu.

Gaurkoan, 19:30etan, Ainara Ortega musikari hernaniarraren emanaldia ikusi ahal izango da. Datozen emanaldien berri, beheko loturan ikusi daiteke.

Orain arteko emanaldiak, berriz, segidan daude ikusgai:

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!