Kultura

Ainara Ortega musikariaren emanaldia gaur, online kultur programazioarekin jarraitzeko

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 8a, 00:00
Ainara Ortega musikaria gaur ikusi ahal izango da, 19:30etan.

Asteazkenean, Maite Frankoren ipuin kontaketa saioarekin eman zitzaion hasiera Hernani Kulturak antolatutako online kultur programazioari. Ekainaren 19ra arte, asteazken eta ostiraletan izango dira saioak, interneten.

Literaturak musikari emango dio gaurkoa segida. Koronabirusari aurre egiteko jarritako konfinamendu neurriak medio, jende pilaketak saihestu behar dira, eta ohiko kultur programazioa bertan behera geratu da. Horren aurrean, Udalak online kultur programazioa jarri du martxan, maiatza eta ekaineko asteazken eta ostiraletarako.

Herenegun eman zitzaion hasiera programazioari, Maite Frankoren ipuin kontaketa saioarekin, eta gaur emango zaio segida, Ainara Ortega musikariaren emanaldiarekin.

YouTuben eta sare sozialetan

Saio bakoitza egun eta ordutegi jakin batean jarriko du Udalak ikusgai, Hernaniko Udalaren YouTube kanalean eta Hernani Kultura sailaren sare sozialetan.

Gaurkoan, 19:30etan hasita, Ainara Ortega musikari hernaniarraren emanaldia ikusi ahal izango da. Dagoeneko, YouTube kanalean sartu eta emanaldia hasterako abisua martxan jartzeko eskatu daiteke. Ondoren, sare sozialetan ikusi ahal izango dira grabazioak, Maite Frankoren ipuin saioa bezala.

Literatura, dantza, musika, erakusketak edota antzerkia

Mota guztietako emanaldiak antolatu dira. Batzuk, literaturaren arlokoak, heldu nahiz umeei zuzendutakoak. Hauek asteazkenetan emango dira, arratsaldeko 18:00etan; tartean, Unai eta Eñaut Agirreren bertso saioa.

Bestelakoen artean, berriz, musika eta antzerki emanaldiak edota bideo-dantza emanaldia eta erakusketa izango dira aukeran. Hauek ostiraletarako programatu dira, arratsaldeko 19:30etarako.

Gutxi-gorabehera, saio bakoitzak 15 minutu inguru iraungo ditu, eta ezarritako egun eta orduan ikusi ezin duenak, sare sozialetan izango ditu eskura, gero.


KULTUR PROGRAMAZIOA ONLINE

GAUR
19:30 Ainara Ortega musikaria.

MAIATZAK 13
18:00 Literatura: Zaintza, euskal emakume idazleen ahotsetan. Kattalin Miner.

MAIATZAK 15
19:30 Antzerkia: Hitzen distira. Miren Gojenola.

MAIATZAK 20
18:00 Ipuinaren ordua: Apaxi.

MAIATZAK 22
19:30 Bideo-dantza: Arantza Iglesias eta Jokin Labaien.

MAIATZAK 27
18:00 Poesia: Nire oinen atzetik. Morau.

MAIATZAK 29
19:30 Musika: Xabier Solano.

EKAINAK 3 
18:00 Ipuinaren ordua: Beatriz Egizabal eta Kontukantoi.

EKAINAK 5 
19:30 Antzerkia: Vito Rogado.

EKAINAK 10 
18:00 Bertsoak: bertso zahar eta berriak, auskalo zeinek eginak. Unai eta Eñaut Agirre.

EKAINAK 12 
19:30 Erakusketa: Nagore Legarreta.

EKAINAK 19 
19:30 Musika: Ainhoa Larrañaga.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!