Irrintzi lehiaketa antolatu zen Lizeaga auzoan pasa den igandean, auzotarren artean. Eguerdiko 13:00ean jarri zuten hitzordua, nola ez, balkoietan. Koronabirusa geldiarazteko ezarritako konfinamendu egoerari umoretik heldu eta berrogeialdia arintzeko ekimena izan zen, eta makina bat bizilagun animatu ziren parte hartzera. Bonik banatu zituen puntuazioak, finalera zein pasako ziren erabakitzeko, eta auzotarren txaloek erabaki zuten Olatz izango zela txapeldun. Bideoa Kronikara bidali dute.