Berroegialdia arintzeko beste neurri batzuen artean, Lizeaga auzoan irrintzi lehiaketa antolatu zuten pasa den igandean. Eguerdiko 13:00ean balkoietan elkartu ziren auzotarrak, irrintziak bota, eta denen txalo zaparrada artean, onena aukeratzeko.
Etxe bakoitzean, familia bakoitzeko kide bakoitzak irrintzi bat bota ahal izan zuen, eta Bonik eman zituen puntuazioak, finalera zein pasako ziren erabakitzeko. Irabazlea, ordea, denen txalo zaparraden artean erabaki zuten: Olatz izan zen ohore hori izan zuena.