Oso esanahi berezia izango du, aurtengo Santiotako kultur programazioari bukaera emango dion kontzertuak. Balkan Paradise Orchestra talde bartzelonarra ariko da Kontxa Etxeberria plazan; eta eskainiko dituen Balkanetako doinuak, izango dira Ioan Mihai Sabaila astigartarra oroitu eta omentzeko. Joan den otsailean hil zen Cultura Romaneasca elkartearen sortzailea, eta omenaldia egingo diote, errumaniar komunitatearen eta Astigarragaren alde egindako lana aitortzeko, eta herriko jai batzordean izandako partehartzea eskertzeko.