Balkan Paradise Orquestra talde kataluniarrak, Balkanetako doinuak ekarriko ditu Astigarragara

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 24a, 00:00
Balkan Paradise Orchestra taldeko kideak kontzertuan.

Kontxa Etxeberria plazan eskainiko dute kontzertua etzi, 20:00etan, eta Ioan Mihai Sabaila omenduko dute.

Balkan Paradise Orchestra talde kataluniarrak kontzertu berezia eskainiko du etzi 20:00etan, Kontxa Etxeberria plazan. Taldeak Balkanetako doinuak joko ditu, Ioan Mihai Sabaila eta bere jaioterria zen Errumaniaren oroimenez eta Astigarragan urteetan eginiko lanaren esker onez. 


BPO (Balkan Paradise Orchestra) 2015 urtearen hasieran jaio zen Bartzelonako kaleetan. Taldeak emanaldiz emanaldi erakutsi du banda paregabea eta apurtzailea dela. Haizezko eta perkusiozko hamaika instrumentistaz osatutako talde honek haize fresko eta alaia eskaintzen dio herriko fanfarreen panoramari.


The Game Sessions izeneko proiektu berri batean murgildu dira taldekideak 2021ean, Odisea bere azken diskoko lau kantutan oinarrituta. Kantu bakoitzerako ekoizle eta kolaborazio ezberdinak gonbidatu dira, konfiantzazko artistak eta musikalki asko miresten dituztenak, kantu hauen inguruan esperientzia berriak sortu ditzaten.


Game Sessionekin eraginak, generoak eta estiloak nahasteko bideari jarraitzen dio taldeak, betiere Europa ekialdeko eta batez ere Balkanetako sonoritateak abiapuntzat hartuta. 
Etzi, Astigarragan Game Sessions proiektuaren barruan daude azken bi singleak entzungo dira; Low eta Pingu, beste lan batzuen artean.


Hamaika emakumek osatutako taldea da BPO
Formazio, esperientzia eta eragin ezberdinak dituzte, baina tradizio balkaniarra pasioa partekatzen dute BPOko kideek. Hamaika emakume hauek, generoa, melodia tradizionalen benetako elixir bihurtzen dute mundu osoko erritmoekin, eszenatokian zein kalean funtzionatzen duen energiaz beteriko ikuskizun bat eskainiz. BPOk publikoarekiko enpatia sortzeko gaitasun harrigarria du, baita alaitasuna, festa eta munduko txoko guztietan dantzatzeko gogoa ere.

Hainbat sari irabazi dituzte eta 'K'ataka' eta 'Odisea' diskoak kaleratu dituzte
Hasieran, Bartzelonako Music Tailerraren 2015eko Musika Proiektua saria irabazi zuten eta horri esker, lehen maketa eta bideoklipa grabatu zituzten. Aurrerago, 2017an Amorebieta-Etxanoko Haizetara lehiaketan lehenengo saria jaso zuten, Kaleetako Nazioarteko Musika Lehiaketan.


Mediterraneoko soinuak sarietan ere, 2017an, saritu zituzten Katalunian, K'ataka lehen diskoaren argitalpena bultzatuz. Enderrock 2018 sari entzutetsuetarako hiru izendapen lortu ondoren, azkenean Folk Disko Onenaren saria irabazi zuten. Hurrengo urtean, Kataluniako Musika Akademiak antolatutako Alicia 2019 Sarien Artista errebelazioa saria jaso zuten.


K'ataka lehen diskoa kaleratu eta Kataluniako lurralde osoan eta Estatuko leku ezberdinetan aurkeztu ondoren, BPO Unza Unza Tour biran murgildu zen, indarra, freskotasuna eta dagoeneko definitzen dituen originaltasuna ezaugarri zituen ikuskizunean.


2019ko amaieran bi single argitaratu zituzten, Amchoor y Cortezas, biak 2020ko apirilaren 3an argitaratu zuten diska berriaren aurrerapenak izan ziren. 
Odisea, Balkan Paradise Orchestraren bigarren lanaren izena da, Homeroren Odisean eta Kubricken 2001 espazioko Odisea. Diskoan, bederatzi abesti propio eta gai tradizional bat daude, askotariko soinuzko unibertsoa osatuz; kalidoskopio moduko bat, non formak, koloreak eta ehundurak nahasten diren. Bigarren disko hau ere ilusioz beteriko sormen prozesu baten emaitza izan zen, baina baita zailtasunez beterikoa ere. 

Santa Salut eta Magalí Sare abeslariek jarri dute ahotsa 'Low' eta 'Pingu' azken bi abestietan
Ondoren 2021ean sartuta, Balkan Paradise Orchestrako kideek  Low (Game Sessions) lehen singlea kaleratu zuten Totidub ekoizle eta Santa Salut abeslariaren eskutik. Ekainean beraien bigarren singlearen txanda iritsi da, Pinguren txanda.


Pingun, Magali Sareren ahots mediterraneoena eta birtuosoena izan dute laguntzaile, Arnau Altimir Oques Grasses taldeko bateria jotzaile eta ekoizlearen eskutik.


Elektro swing zirraragarri bat prestatu dute denen artean: Magaliren ahots fresko eta sortzailea eta Arnau Altimir Odisearen (BPOren azken lana) buru pentsatzaileetako baten ekoizpen ideala.


Magalí Sarek 2018an argitaratu zuen bere bakarkako lehen diskoa, Cançons d 'amor i dimonis. Kataluniako eszenako ahots berrietako bat da, eta ahotsa eta musika jarri zituen hain ezaguna egin zen Estrella Damm Compromisen (2020) udako iragarkian.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!