San Isidro

San Isidrotako bertso saioa zuzenean, hemen

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 15a, 11:05

Eguerdiko 12:00etan hasiko da bertso saioa, Andoni Egaña, Nerea Elustondo, Onintza Enbeita eta Sebastian Lizasorekin. Gai-jartzaile ariko da Agin Laburu. Hemen ikusi ahal izango da.

San Isidro eguna da gaurkoa, baina ohiko moduan ospatu ezin denez, Astigarragako Udalak eta Goldea elkarteak bestelako saio bat proposatu dute. Bertso saioa online ikusi ahal izango da, hemen bertan:

Bertsozalek Billabonan daukan egoitzan egingo dute saioa, eguerdiko 12:00etan hasita; eta zuzenean emango dute interneten, hemen bertan eta bertsoa.eus web orrian. Ikusterik ez daukanak, gerora ere izango du aukera, ikusgai izango baita baitute, kronika.eus, astigarraga.eus eta bertsoa.eus atarietan, asteburuan zehar.

Bost bertsolarik hartuko dute parte, gaurko saioan. Agin Laburu astigartarra ariko da gai-jartzaile, batetik; bestetik, Astigarragako San Isidro egunean ohikoak diren bi bertsolari, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso; eta haiekin batera, Onintza Enbeita eta Nerea Elustondo.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!