Ortzadarra leihotik leihora, kolore zipriztin eta bertsotan

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 31a, 11:59

Ortzadarrak egin eta etxeko leiho eta balkoietan zintzilikatzeko deia egin du Herri Eskolak. Ipintzan, Agin, Enara eta Elene Laburuk ondotxo egin dituzte etxerako lanak, bertsoa ere gehituta!  
Leihotatik begira 
jartzean kanpora, 
lehenengo begirada 
lagunentzako da. 
Koloreak margotuz 
pasa zait denbora, 
ortzadarra da zubi 
eder baten froga, 
elkartzen gaituena 
leihotik leihora.

Erlazionatuak

Ortzadarra Koronabirusari aurre egiteko

Kronika - Erredakzioa 2020 mar 30 Astigarraga

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!