Herri Eskolak etxeko txikienei ortzadarrak egin eta etxeko leiho eta balkoietan zintzilikatzeko deia egin die, eta Udalak ekimen horrekin bat egin du. Helburua herria koloreztatzea izango da, konfinamendu egoerari kolorea eta esperantza emateko. Astigarraga koloreztatuko dute astigartarrek egun hauetan.