Larunbata, urriak 28



12:00

Eleder Magoa

Biteri, Hernani | Antzerkia

Eleder Magoaren ikuskizuna magiaz eta ilusioz beteriko ordubeteko saioa da. Adin guztiei zuzendutako saio ikusgarria eta dinamikoa da. Magia, jolasa, dantza eta irria nahastuko dituen saioa da, baina bereziki, publikoaren parte-hartze handia izango duena. Ikuskizunak magia joko ikusgarriak izateaz gain, agertokiko karpa erraldoia, soinu ekipoa eta teknikari propioak ere baditu. Ikuskizun handi samarra da, bai magia-jokoen aniztasunagatik, bai eszenaratzeagatik. Eleder magoaren ikuskizuna orain arte Euskadin antzeztutako magia ikuskizunetatik erabat urruntzen da.   Sarrera 3,5 eurotan erosi daiteke dagoeneko Biteriko sarreran edo on line kultura.hernani.eus webgunean. 

Eleder Magoa Biteri

Eleder Magoaren ikuskizuna magiaz eta ilusioz beteriko ordubeteko saioa da. Adin guztiei zuzendutako saio ikusgarria eta dinamikoa da. Magia, jolasa, dantza eta irria nahastuko dituen saioa da, baina bereziki, publikoaren parte-hartze handia izango duena.

Ikuskizunak magia joko ikusgarriak izateaz gain, agertokiko karpa erraldoia, soinu ekipoa eta teknikari propioak ere baditu. Ikuskizun handi samarra da, bai magia-jokoen aniztasunagatik, bai eszenaratzeagatik.

Eleder magoaren ikuskizuna orain arte Euskadin antzeztutako magia ikuskizunetatik erabat urruntzen da.

 

Sarrera 3,5 eurotan erosi daiteke dagoeneko Biteriko sarreran edo on line kultura.hernani.eus webgunean. 


17:30

Kultur bira auzoz auzo: Tor magoa

Sorgintxulo auzoan, Hernani | Ikuskizunak

Magia ikuskizun oso parte hartzaileak eta umoretsuak. Haurrak denbora guztian egongo dira Tor magoarekin tirabiraka Sorgintxulon. Ez dute soilik magia ikusiko, egindo dute!

Kultur bira auzoz auzo: Tor magoa Sorgintxulo auzoan

Magia ikuskizun oso parte hartzaileak eta umoretsuak. Haurrak denbora guztian egongo dira Tor magoarekin tirabiraka Sorgintxulon. Ez dute soilik magia ikusiko, egindo dute!


20:00

Hnuy Illa

Erribera kulturgunea, Astigarraga | Dantza

Sarrera: 8€ / 4€ (-18) 2008. urtean sortutako ikuskizuna, 2020. urtean berrikusi eta eguneratu dute Kukai Dantzak eta Tanttaka Teatroak. Joseba Sarrionandiaren poesian inspiratutako ikuskizuna da, idazlearen unibertsora dantza, kantu eta ikus-entzunezkoen bidez begiratzen duena, iradokizunaz betea.

Hnuy Illa Erribera kulturgunea

Sarrera: 8€ / 4€ (-18)

2008. urtean sortutako ikuskizuna, 2020. urtean berrikusi eta eguneratu dute Kukai Dantzak eta Tanttaka Teatroak. Joseba Sarrionandiaren poesian inspiratutako ikuskizuna da, idazlearen unibertsora dantza, kantu eta ikus-entzunezkoen bidez begiratzen duena, iradokizunaz betea.



19:00

Txantxillako jaiak

Txantxillako plaza, Hernani | Jaiak

Txantxillako jaiak   urriak 27, 19:30 Züttik elektrotxaranga urriak 28, 17:00etan, Zapotxin pailazoa eta 20:00etan, Andoni Ollokiegiren kontzertua.  

Txantxillako jaiak Txantxillako plaza

Txantxillako jaiak

 

urriak 27, 19:30 Züttik elektrotxaranga

urriak 28, 17:00etan, Zapotxin pailazoa eta 20:00etan, Andoni Ollokiegiren kontzertua.

 


22:30
16:30

Vacaciones de verano

Biteri, Hernani | Zinema

urriak 27, ostirala, 22:30 urriak 28, larunbata: 19:30 eta 22:30 urriak 29, igandea: 19:30 urriak 30, astelehena: 16:30 ikuslearen eguna Bi lagunek, Oscarrek eta Felixek, lana galdu dute eta aldi baterako lana onartu beharko dute luxuzko hotel batean haur animatzaile gisa. Biak dibortziatuta daudenez, seme-alabak udako hilabete batean tokatzen zaizkie eta ezinezkoa zaie lanarekin uztartzea. Ondorioz, haurrak eraman eta hotelean ezkutatzea erabaki dute, langileen eremuan ezkutatuta... baina plana desastre hutsa da. Zuzendaria: Santiago Segura    Iraupena: 100 minutu      Herrialdea: Espainia      Adina: guztientzat Sarrera: 4,50 euro      Ikuslearen eguna, astelehena: 3 euro

Vacaciones de verano Biteri

urriak 27, ostirala, 22:30

urriak 28, larunbata: 19:30 eta 22:30

urriak 29, igandea: 19:30

urriak 30, astelehena: 16:30 ikuslearen eguna

Bi lagunek, Oscarrek eta Felixek, lana galdu dute eta aldi baterako lana onartu beharko dute luxuzko hotel batean haur animatzaile gisa. Biak dibortziatuta daudenez, seme-alabak udako hilabete batean tokatzen zaizkie eta ezinezkoa zaie lanarekin uztartzea. Ondorioz, haurrak eraman eta hotelean ezkutatzea erabaki dute, langileen eremuan ezkutatuta... baina plana desastre hutsa da.

Zuzendaria: Santiago Segura    Iraupena: 100 minutu      Herrialdea: Espainia      Adina: guztientzat

Sarrera: 4,50 euro      Ikuslearen eguna, astelehena: 3 euro



16:30
16:30

La puerta magica

Biteri, Hernani | Zinema

urriak 28, larunbata: 16:30 urriak 29, igandea: 16:30 Paul Carpenter J.W. Wells & Co enpresa misteriotsuaren bekadun berri bihurtu da gauetik goizera, Sophie distiratsuarekin mahaia partekatuz. Azkar, biak konturatu dira beren lan berria ez dela batere konbentzionala. Sophie Kasualitateen Departamentura igotzen duten bitartean, Humphrey Wells enpresako zuzendari nagusiak Paul gaztea konbentzitu du munduko objekturik boteretsu eta gutiziatuena bila dezan: ate magikoa. Misio ilun eta arriskutsu horrek hamaika leku harrigarritan murgiltzera eramango du Paul: iratxoz betetako soto baten sakonetik Himalayako goialderaino. Bilaketa horretan, Paul ustekabeko heroi bihurtuko da, eta mundua salbatu beharko du giza arraza inoiz mehatxatu duen planik gaizto eta deabruzkoenetik. Zuzendaria: Jeffrey Walker               Iraupena: 116 minutu             Herrialdea: Estatu Batuak               Adina: 7 urtetik gorakoentzat

La puerta magica Biteri

urriak 28, larunbata: 16:30

urriak 29, igandea: 16:30

Paul Carpenter J.W. Wells & Co enpresa misteriotsuaren bekadun berri bihurtu da gauetik goizera, Sophie distiratsuarekin mahaia partekatuz. Azkar, biak konturatu dira beren lan berria ez dela batere konbentzionala. Sophie Kasualitateen Departamentura igotzen duten bitartean, Humphrey Wells enpresako zuzendari nagusiak Paul gaztea konbentzitu du munduko objekturik boteretsu eta gutiziatuena bila dezan: ate magikoa. Misio ilun eta arriskutsu horrek hamaika leku harrigarritan murgiltzera eramango du Paul: iratxoz betetako soto baten sakonetik Himalayako goialderaino. Bilaketa horretan, Paul ustekabeko heroi bihurtuko da, eta mundua salbatu beharko du giza arraza inoiz mehatxatu duen planik gaizto eta deabruzkoenetik.

Zuzendaria: Jeffrey Walker               Iraupena: 116 minutu             Herrialdea: Estatu Batuak               Adina: 7 urtetik gorakoentzat

Motak:
Guneak:

Egutegia

Abendua
al ar az og ol lr ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Urtarrila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Urte osoko agenda ikusi »»