urriak 28, larunbata: 16:30
urriak 29, igandea: 16:30
Paul Carpenter J.W. Wells & Co enpresa misteriotsuaren bekadun berri bihurtu da gauetik goizera, Sophie distiratsuarekin mahaia partekatuz. Azkar, biak konturatu dira beren lan berria ez dela batere konbentzionala. Sophie Kasualitateen Departamentura igotzen duten bitartean, Humphrey Wells enpresako zuzendari nagusiak Paul gaztea konbentzitu du munduko objekturik boteretsu eta gutiziatuena bila dezan: ate magikoa. Misio ilun eta arriskutsu horrek hamaika leku harrigarritan murgiltzera eramango du Paul: iratxoz betetako soto baten sakonetik Himalayako goialderaino. Bilaketa horretan, Paul ustekabeko heroi bihurtuko da, eta mundua salbatu beharko du giza arraza inoiz mehatxatu duen planik gaizto eta deabruzkoenetik.
Zuzendaria: Jeffrey Walker Iraupena: 116 minutu Herrialdea: Estatu Batuak Adina: 7 urtetik gorakoentzat