2023/10/28 12:00:00

Antzerkia

Haur antzerkia. Eleder Magoa

Haur antzerkia. Eleder Magoa
Biteri, Hernani

Eleder Magoaren ikuskizuna magiaz eta ilusioz beteriko ordubeteko saioa da. Adin guztiei zuzendutako saio ikusgarria eta dinamikoa da. Magia, jolasa, dantza eta irria nahastuko dituen saioa da, baina bereziki, publikoaren parte-hartze handia izango duena.

Ikuskizunak magia joko ikusgarriak izateaz gain, agertokiko karpa erraldoia, soinu ekipoa eta teknikari propioak ere baditu. Ikuskizun handi samarra da, bai magia-jokoen aniztasunagatik, bai eszenaratzeagatik.

Eleder magoaren ikuskizuna orain arte Euskadin antzeztutako magia ikuskizunetatik erabat urruntzen da.

 

Sarrera 3,5 eurotan erosi daiteke dagoeneko Biteriko sarreran edo on line kultura.hernani.eus webgunean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!