Herriartekoaren final laurdenetako itzulia jokatuko dute gaur, Astigarragak palaz eta Hernanik eskuz

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko ekainaren 5a

Buelta eman beharko diote biek joaneko emaitzari. Hernanik 19:00etan jokatuko du Azpeitian, eta Astigarraga ordu berean ariko da Azkoitiaren aurka, Txomiñenean.

Gaur arratsaldeko 19:00etan jokatuko dituzte bailarako bi taldeek Herriartekoaren final laurdenen itzulia. Palaz ariko da Astigarraga, Azkoitiaren aurka, Txomiñenean; eta Azpeitian ariko dira hernaniarrak, eskuz. Buelta eman beharko diote joaneko markagailuari, bai Astigarragak eta bai Hernanik. Zaila dute erronka, baina ez ezinezkoa.

Joanekoan, Hernanik etxean jokatu zuen, eta honakoak izan ziren emaitzak: 22-19 irabazi kadeteetan, 14-22 galdu jubeniletan eta 12-22 galdu nagusietan. Astigartarren kasuan, Urolan jokatu zuten joanekoa eta emaitzak hauexek izan ziren: 20-5 galdu kantxa osoko banakakoan, 6-20 irabazi binakakoan eta 20-6 galdu zazpi barruko banakakoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!