Buelta eman beharko diote markagailuari Herriartekoan, bailarako taldeek

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko ekainaren 1a

Hernanik eskuz galdu zuen etxean, 22-19, 14-22 eta 12-22,  Azpeitiaren aurka; eta Astigarragak palaz ere galdu egin zuen, 20-5, 6-20 eta 20-6, Azkoitiaren aurka, Urolako herrian. 

Ez dute lortu emaitza positiborik bailarako taldeek herriartekoaren final laurdenen joanekoan. Hernanik etxean jokatu zuen, Azpeitiaren aurka, eta honakoak izan ziren emaitzak: 22-19 irabazi kadeteetan, 14-22 galdu jubeniletan eta 12-22 galdu nagusietan. Horrela, zaila dute hernaniarrek markagailuari buelta ematea; puntu diferentziaz gain, azpeitiarrek zaleak izango baitituzte alde gainera. Itzulikoa, beraz, asteburu honetan jokatuko da, nahiz eta ordutegia oraindik ez duten zehaztu.

Astigarragaren kasuan ere emaitza ez zen positiboa izan, palisten lehen partidua zenean txapelketa honetan. Kantxa osoko banakakoa jokatu zuten lehendabizi, eta 20-5 galdu zuten; ondoren, buelta eman zioten egoerari binakakoan, 6-20 irabaztea lortu baitzuen; hala ere, zazpi barruko banakakoan berriro ere alde jarri zuten norgehiagoka azkoitiarrek, 20-6 irabazita. Txomiñenean jokatu dute itzulikoa, ostiralean 19:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!