Hernaniren porrota, saskibaloian

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko martxoaren 30a

Andoainen jokatu zuten larunbatean, Zurruten aurka, eta 65-54 galdu zuten. 

Hernaniko saskibaloiko bigarren mailako gizonezkoak igoera fasean daude murgilduta, lehen mailara igotzeko ilusioarekin. Galdu egin zuten larunbateko norgehiagoka Andoainen, Zurruten aurka, 65-54. Hala ere, laugarrenak dira sailkapenean, beraz igoerarako play-offak jokatzeko postutan daude. Hurrengo jardunaldia apirilaren 18ko 16:00etan izango da, etxean, Antigua Luberriren aurka. Horrez gain, beste jardunaldi bat geratzen zaie hernaniarrei lehen lau postu horietan mantentzeko, eta play-offetara sailkatzeko.

Mundarroko gizonezkoek garaipena lortu zuten pasa den ostegunean Aldapeta Maria Ikastetxearen aurka, Donostian, 66-69. Lehenengo mailako jaitsiera fasea jokatzen ari dira astigartarrak, baina egoera lasaia dute, bigarrenak baitira sailkapenean. Hurrengo norgehiagoka apirilaren 15eko 20:15etan jokatuko dute, etxean, Easoren aurka. Hori azken bigarren partida izango dute moreek helburua lortzeko. 

Astigarragako neskek ere lehen mailan jarraitzeko lehian jarraitzen dute. Ostiralean izandako partida irabazi egin zuten, etxean, Zasten aurka, 88-38. Azken jardunaldia baino ez zaie geratzen Mundarrokoei, eta helburua esku artean dute. Errenterian izango da, apirilaren 19an, 16:00etan, Ikuxma Estetika Oiarsoren aurka.

Erlazionatuak

Hernani igotzeko lehian, saskibaloian

Julen Borreguero Fernandorena mar 25 Astigarraga   Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!