Blai eginda ospatu dituzte asteburuan inauteriak Urumea bailaran, baina euriarekin ere irten dira mozorroak kalera.
Indartsu jarraitzen dute Goizueta aldean. Mozorroek kaleak hartuko dituzte beste behin. Gaur nagusien zahagi dantzak hartuko du protagonismoa, baina mozorroek elkarrekin igaroko dute eguna, elkarrekin gosalduz, bazkalduz eta afalduz.
Astigarragan umore onez eutsi zioten Zirikoketa festari. Euriak kikildu ez eta, herriko talde ezberdinen partehartzearekin batera, irudi ederrak utzi zituen ospakizunak. Inauteriak agurtzeko Kaldereroak ospatuko dituzte asteburuan.
Hernanin ere, ohiko egitarauari eutsi zioten, eta mozorro eta karroza original eta dibertigarriak ikusi ziren egun osoan zehar. Larunbateko festa potoloaren ostean, igandean osatu zuten Ttarla dantza taldeko txikienek desfilea Kaxkotik. Gaur, beltzez jantzita agurtuko dituzte inauteriak, datorren urtera arte!
INAUTERIETAN GAUR, asteartea
HERNANIN
11:00, Kulki haur jolasak, Atsegindegin.
17:00, Hernani Musika Eskola Publikoko trikitilariak, erdigunean.
18:00, Txokolatada, Plazan. Kaxko Auzo elkarteak antolatuta.
18:30, Sardinaren ehorzketa, dultzaina taldearekin.
GOIZUETAN
09:00, Mozorroen gosaria.
10:00, Mozorroen irteera herrian zehar.
14:00, Mozorroen bazkaria.
17:00, Zahagi dantza, Plazatik abiatuta.
22:00, Mozorroen afaria.