Festa giroan iritsi ziren Olentzero eta Mari Domingi, eguraldi petralarekin ere

Kronika - Erredakzioa 2025eko abenduaren 26a

Dantzan eman zieten ongietorria Mari Domingiri eta Olentzerori Hernanin, Ttarlako dantzarien eskutik.

Euriak eta eguraldi petralak ez zieten protagonismorik kendu, Gabon gauean, Olentzerori eta Mari Domingi. Eta ezta haiei ongietorria ematera kalera atera ziren herritar guztiei ere, Urumea bailarako txoko guztietan.

Festa giro alaiean hartu zituzten bi bisitari kuttunak, batzuetan dantzan, beste batzuetan kantuan, eta baita saltoka ere. Kalean giro iluna izan arren, koloretsua eta alaia izan zen eguna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!