Eguraldi petralari aurre eginez, erronda egin zuten ereñotzuarrek, haurrak eta helduak elkartuta. Eta ondo eskertu zieten kantatzera gerturatu izana, auzoko txoko ezberdinetan. Fagollagan, esaterako, gominola bandeja ederrak atera zizkieten, bidean gozo-gozo jarraitzeko.