Izokin-arrantzari buruz hitzaldia gaur Iñaki Sanz-Azkuek, Koldo Mitxelenan

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 20a, 00:00

Izokin-arrantzaren inguruan, hitzaldia eskainiko du gaur Iñaki Sanz-Azkue biologo hernaniarrak, Josu Narbarte arkeologoarekin batera, Donostiako Koldo Mitxelena kultur etxean: Zazpi mendeko gatazkak izokin-arrantzaren inguruan. Arratsaldeko 19:30etatik 21:00etara izango da, eta aurrez aurre ez ezik, internet bidez ere jarraitu ahal izango da zuzenean, kmk.gipuzkoakultura.eus webgunean. Hain justu, gaiaren inguruan Sanz-Azkuek eta Narbartek osatutako erreportajea argitaratu zuen Kronikak: https://kronika.eus/komunitatea/inaki-sanz-azkue_301/1638454236151-izokina-urumean-arrain-eta-ondare

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!