Zazpi egunekoa izango da positiboen konfinamendua, aurrerantzean

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 29a, 17:48

Itxialdi epea murriztea adostu dute Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoetako agintariek, gaur arratsaldean. Osasungintzako Lurraldearteko Kontseiluak berretsiko du erabakia, gaur bertan.

10 eguneko konfinamendua beharrean, zazpi egunekoa egin beharko dute aurrerantzean, Covid-19an positibo ematen dutenek. Hala erabaki dute Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoetako agintariek, «aho batez», gaur egin duten bileran. Erabaki hori Osasungintzako Lurraldearteko Kontseiluak berretsiko du, gaur arratsaldean bertan.

Horrekin batera, murriztu egingo da konfinamendu epea, positibo eman duen norbaiten kontaktu zuzen direnentzat ere, 10 egunetik zazpira. Horrek bereziki eragingo die 12 urtetik beherakoei, oraindik txertoa jaso ez badute. Izan ere, txertoaren pauta osoa jaso dutenek, dagoeneko ez zeukaten konfinamendua egin beharrik, positibo baten kontaktu zuzena izanda ere.

Erlazionatuak

Neurri zorrotzagoak, ostalaritzan

Kronika - Erredakzioa 2021 abe 28 Urumea

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!