Pixkanaka, baina jaisten doa Urumea ibaiaren maila

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 11a, 17:14

Urumea ibaiaren emaria eta maila jaistea aurreikusten da biharko ere. 

Azken egunetan izandako euriteek, hankaz gora jarri ditu Urumea bailarako hainbat ibai-ertz, eta txoko. Hala ere, gaurkoan, egoera lasaitu egin da. Arratsaldeko 14:00etan 2,275 metro zituen ibaiak, eta 15:00etan,  2,245 metrotara jaitsi da. 

Ostiralean ura atera zen Urumea bailarako hainbat lekutan, hala nola, Astigarragako Ibai parkean, Fagollagan, Karabelen. Momentu honetan, eremu batzuk oraindik urak hartuta daude, hala nola, ibai parkea eta Karabel (Zubipe eta Landare). Baina Fagollagako egoerak hobetu egin du. 

Urumea ibaiaren emaria eta maila jaistea aurreikusten da biharko ere. 

 

Erlazionatuak

Urumea ibaiaren maila jaitsi egin da

Kronika - Erredakzioa 2021 abe 11 Urumea

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!