Urumea ibaiaren maila jaitsi egin da

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 11a, 09:50

Gauean ez du etenik izan euriak. Hala ere, atzo baino maila baxuagoan dago ibaia gaurkoan. 

Gaur gauean, euriak ez du etenik izan. Gaueko 01:00etatik 07:00etara bitartean izandako prezipitazioek, ibaiaren maila igo egin dute, eta 2,6 metro inguruan mantendu dira, baina goizeko 8:00ak aldera prezipitazioak gutxitzeak, ibaiaren maila jaistea eragin du. Momentu honetan, 2, 525 metrotan dago ibaia, beraz maila jaitsi egin da. Aurreikuspena, positiboa da: ibaiak jaisten jarraituko du.

Añarbeko urtegiak beteta jarraitzen du, iragarpenen arabera. Bere edukieraren, % 96,5 ra heldu da. Atzo baino datu baxuagoa da, beraz hoberantz egin du. Momentu honetan, guztira 56 metro kubiko segundoko hustutzen ari dira. Hala ere, aipatu moduan, Urumea ibaiaren maila 2, 504 metrokoa da, eta jaisteko aurreikuspena dago.

 

Añarbeko egoera 

Añarbek azaldu du, hurrengo orduetan prezipitazioak amaitzen diren heinean, sarrera-emaria gutxituz joango direla, eta urtegia segurtasun-gordekina irabazten hasiko da, etorkizuneko prezipitazioei aurre egiteko.

Goizean zehar, «gainezkabideko uhateak berriro altxatuko dira -ez dute urik atxiki behar izan, urtegia ez baita inoiz % 100era iritsi- eta hustubide-gailu txiki bat itxiko da». Horrek 53 metro kubiko segundoko hustutze-emaria utziko du asteburuan.

Erlazionatuak

Gaur goizeko egoera, Urumea bailaran

Kronika - Erredakzioa 2021 abe 11 Urumea

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!