FELI
Etxe apainketan adituak dira Feli dendan, eta Estitxuk eta Gemak Gabon hauetan oparitzeko eskaintza zabala dute: maindireak, toailak, albornozak, mantak, eta beste asko. Gainera, kortinak dira beren espezializazioa, eta mota guztietakoak dituzte aukeran.
OIHALA
Santo Tomas eguna gerturatzen ari da, eta baserritar jantzi mordoa dago aukeran Oihalan. Kontxik mota guztietako jantziak ditu adin herritarrentzat. Hori ez ezik, punta-puntako maindireak, toailak, albornozak eta etxerako beste hamaika produktu ditu.
MAHUKA
Etxekoei edota lagunei zer oparitu oraindik ez baldin badakizu, bertaratu Mahukara, aukera zabala dute-eta. Guztia kalitatezkoa da eta bete-betean asmatuko duzu bertako edozein jantzirekin. Aurtengo puntu fuertea: artilea. Nagorek makina bat kolore eta aukera ditu dendan.
IKUSI-MAKUSI
Adin guztietarako eskaintza zabala du Ikusi-Makusik Kale Nagusiko dendan. Jostailuak, mahai-jokoak, agendak, denborapasak, eskolarako materiala... denetarik aurki daiteke bertan. Jolasak haurrentzat bakarrik ez direla baieztatzeko, bertaratu eta gozatu, aisialdirako eskaintza paregabea dute-eta!
URRATS OINETAKOAK
Urteroko oparia izaten dira etxean goxo-goxo egoteko zapatilak, eta horretarako aukera zabala dago Urratsen: marrazkidunak, marradunak, lisoak... denetarik dute dendan. Hori ez ezik, marka askotariko mendiko oinetakoak, euritarako botak eta egunerokotasunerako produktuak ere aurki daitezke bertan.
IRIGOYEN OINETAKOAK
Etxeko zapatilak, euritarako botak, mendikoak... hamaika aukera dago Irigoyen Oinetakoak dendan. Punta-puntakoak dira guztiak, eta urte osorako erabilgarriak dira, gainera.
NEREA URDALLETA GUERRA
Ideia paregabea da norberaren zaintzarako eskaintzaren bat oparitzea. Horretarako aukera dago Nerea Urdalletaren podologia zentroan. Gabon hauetan, oparitu oinen garbiketa edo oinen zein pausoen azterketa.
MON
Egunerokorako beharrezkoak diren produktuak eskuratzeko, bertaratu Mon dendara. Material jasangarriarekin egindako produktuak aurki daitezke: motxilak, jostailuak, botilak...
MK ESTUDIOA ILEAPAINDEGIA
Orrazkera berria funtsezko aldaketa baterako giltza da, eta horretarako aukera ezin hobea eskaintzen dute MKn. Gainera, modari lotuta, bailarako gazte ekintzaileen produktuak ere eskura daitezke estudioan. Animatu!
XARMANT
Norberaren burua zaintzeko eskaintza zabala dago Xarmanten. Aurpegiko, gorputzeko eta ileko tratamendu berritzaileak eskaintzen dituzte, punta-puntako teknologiarekin. Aurtengorako, opari borobila hauxe: K18 (ilerako) eta Bio-luminiszentzia (aurpegirako eta gorputzerako). Bertaratu eta galdetu!