EGITARAUA

GABONETAKO EGITARAUA URUMEA BAILARAN

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 14a, 00:00
Argi berezia izango dute Gabonetako egunek bailaran, Errege Magoen kabalgatara arte.

ASTIGARRAGAN
Abenduak 15, Gabonetako kontzertua, Norberto Almandoz musika eskolak eta Aiztondo abesbatzak. Andre Maria elizan, 12:30etan. Parte hartuko dute, musika eskolako instrumentu taldeek, eta Aiztondo eta musika eskolako abesbatzek. Aurretik, entzunaldiak izango dira musika eskolako areto nagusian: 0-3 urtekoen tailerretako ikasleenak 10:00etan, eta 1 eta 2 tailerretakoenak 10:30etan.
Abenduak 20:
-Beat Box tailerra, Orodrethen eskutik. Gaztelekuan, 18:00etan. Doakoa izango da.
-Kirol Eguna, Mundarrok antolatuta, kiroldegian: haurren erakustaldiak 16:00etatik 17:15etara; strong eta jump fit saio irekiak 18:00etatik 19:00etara; ziklo indoor saio irekia 18:15etatik 19:15etara; Hiit, zumba, bungee eta ziklo saio irekiak 19:15etan; eta eguna bukatzeko, afaria eta mozorro lehiaketa. Aurrez eman behar zen izena.
Abenduak 22, Inuxente Krosa, Mundarrok antolatuta. Kale Nagusian izango da irteera eta helmuga: haurren lasterketa arratsaldeko 15:30etan, eta helduena (6 kilometro) 16:30etan. Izenematea egunean bertan, 15:30etatik aurrera: haurrek doan, eta helduek 5 euro.
Abenduak 23, 26 eta 27, Jolas Txikiren aurreneko txanda, Mundarrok antolatuta. 2-5 urtekoentzat, kiroldegian, 09:00etatik 13:00etara. Aurrez eman behar zen izena.
Abenduak 24, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, 11:30etan, Xaguxar aisialdi taldeak antolatuta. Santiomenditik jaitsiko dira, eta Herri Eskolako atarian haurrekin elkartu ondoren, herriko kaleetan zehar ibiliko dira. Bukaeran, udaletxeko balkoitik abestuko dute haurrekin batera, eta bertatik agurtuko dituzte.
Abenduak 26, 27, 28 eta 31, eta urtarrilak 3, Jolas Aretoa kultur etxean, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30etara. 9-12 urtekonetzat. Sarrera irekia eta doakoa izango da.
Abenduak 27-28, Ohe elastikoak eta puzgarriak herriko hiru plazatan, Astiko merkataritza elkarteak antolatuta. Joseba Barandiaran, Norberto Almandoz eta Kontxa Etxeberria plazetan, 11:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik 20:30etara. Horietan doan ibiltzeko txartelak banatuko dituzte hilaren 16tik 24ra, Astikoko establezimenduetan, erosketak egitearen truke; eta salgai ere egongo dira.
Abenduak 30, eta urtarrilak 2 eta 3, Jolas Txikiren bigarren txanda, Mundarrok antolatuta. 2-5 urtekoentzat, kiroldegian, 09:00etatik 13:00etara. Aurrez eman behar zen izena.
Abenduak 31-urtarrilak 1, Urte Berriko jaia, Gazte Asanbladak. Gazte Topa egingo dute Zipotza tabernan, 01:30etan, urte berriari ongi etorria emateko.


HERNANIN
Abenduak 15, Gabonetako txistu kontzertua, Txistulari Bandak, biolin-jole eta piano-jole banarekin. Juan Jose Arregiri eskerrak emateko izango da. Milagrosan, 13:00etan.
Abenduak 18, Gabonetako kontzertua, Hernani Musika Eskola Publikoko teklatu taldeak. Biterin, 19:00etan.
Abenduak 19: 
-Gabon Kanten Jaialdia, herriko eta ikastoletako abesbatzek. San Joan Bataiatzailearen elizan, 20:00etan.
-Nahastekak: ‘Gauekoak’ dantza ikuskizuna, Kukairen eskutik. Biterin, 20:00etan. Sarrerak salgai, 7,5 euroan.
Abenduak 20, Jaiotza eta Olentzeroa jartzeko hitzordua, Atarrabiyo parkean, 09:00etan. Iturritxo elkarteak antolatuta, nahi duten guztiei luzatu diete deia, parte hartzeko.
Abenduak 21, Gabonetako kontzertua, Ozenki eta Umore Ona abesbatzek, eta Hernaniko Musika Bandak. San Joan Bataiatzailearen elizan, 20:00etan.
Abenduak 21, 22, 28 eta 29, 'Elkano, lehen mundu bira' filmaren emanaldia, haurrentzat. Biterin, 16:30etan.
Abenduak 23, Olentzeroa, Hernani Musika Eskola Publikoarekin. Erdigunean barrena, 12:00etatik aurrera.
Abenduak 23, Argigrama lantegia, Nagore Legarretaren eskutik. 6 urtetik gorakoentzat, heldu batek lagunduta. Biterin, 16:00etatik 18:00etara edo 18:00etatik 20:00etara. Aurrez eman behar da izena.
Abenduak 24:
-Gabon gaueko kale buelta, Kantuz abesbatzak. Milagrosatik abiatuta, 12:00etan.
-Olentzeroa kaleetan barrena, Ttarla dantza taldeak antolatuta. Kaxkoan barrena, 18:00etan abiatuta.
-Gabon gaueko erronda, Hernaniko Musika Bandak. Kaxkoan barrena, 20:00etan.
Abenduak 25-27, Haurrentzako ludoteka, kiroldegiko frontoian, 10:30etatik 13:30etara.
Abenduak 26-28, Sormen Tailerra. 2004-2007 jaiotakoentzat, Biterin. Aurrez eman behar da izena.
Abenduak 27, ‘Burbuilak’ haurrentzako antzerkia, 7 Burbujas konpainiaren eskutik. Biterin, 18:00etan. Sarrerak salgai abenduaren 17tik aurrera.
Abenduak 30-urtarrilak 3, Komiki tailerra, Udal Liburutegian, 11:00etan. Doakoa da.
Abenduak 31, Urte Zahar Eguneko erronda, Hernaniko Ohitura Zaharrak abesbatzarekin. Kaxkoan barrena, 17:30etan abiatuta.
Abenduak 31, Liburu eta disko azoka solidarioa, Plaza Berrin, 09:00etatik 14:00etara.
Urtarrilak 5, Errege Magoen kabalgata, herriko kaleetan barrena, Berriak elkarteak antolatuta.


GOIZUETAN
Abenduak 15, Gabonetako kontzertua: herriko haurrak, Ainara Narbartek zuzenduta; eta Umore Ona abesbatza, Eneko Amundarainek zuzenduta. Goizuetako elizan, 12:30etan.
Abenduak 22, ‘Oreina’ filmaren emanaldia, Xalto eskolako jangelan, 18:00etan. 12 urtetik gorakoentzat. Sarrerak, 2 euroan.
Abenduak 24, Olentzeroa hartuta, etxez etxe ibiliko dira haurrak, goizean. Eta arratsaldean, presoen aldeko Olentzeroa aterako da.
Abenduak 27, ‘Amonaren isto­rioak’ haurrentzako ipuin konta­ke­ta, Amaia Elizagoienen eskutik. Xalto eskolako jangelan, 17:00etan.
Abenduak 30, ‘Supertramp’ filma­ren emanaldia, Xalto eskolako jan­gelan, 18:00etan. Haurrentzat.
Urtarrilak 5, Errege Magoen kabalgata, Guraso Elkarteak antolatuta.


EREÑOTZUN
Abenduak 17, Gabonetako kontzertua, Txirrita eskolako ikasleek, Ozenki abesbatzak, eta Doinu Zaleko ikasleek eta akordeoi orkestrak. San Antonio elizan, 19:00etan.
Abenduak 23-urtarrilak 3
Negulekuak Ereñotzun, 
09:00etatik 13:30etara.
Abenduak 24, Olentzero bizkarrean hartuta, etxez etxe ibiliko dira auzotarrak, trikitixa eta pandero-joleekin batera.


ARANON
Abenduak 24, Olentzero hartuta, etxez etxe ibiltzeko hitzordua.
Abenduak 28, Napardeath filma Maisuenean, arratsaldean. Bertan izango dira filmaren egileak ere, eta solaserako tartea egingo dute. Ondoren, afaria izango da elkartean, eta afalostean Atopia rol jokoan ariko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!